XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Biharamunean goi-goian zegoenean aleluia abesten, etxeko anderea, zaku-patatarekin topo egin eta lurrera erori zen.

Zaku-patatan mugimendu handia izan zen eta oso gaizki pasa zuten patata guztiek.

Etxeko anderea jasotzen hasi zen eta gure laguna behean utzi zuen konturatu gabe.

Egia esateko, ez zen zorte oneko patata.

Aspertzen hasia zen eta zimurtuta zegoen, itxaropena zeharo galduta ez zuen parte hartu nahi zozketetan.

Nahiz eta zorte txarreko patata izan, beti egon zitekeen konponbideren bat.

- Din-don (umeak etxeko tinbrea jo zuen patata bat behar zuela esanez).

- Ama, patata bat behar dut aitona-panpina bat egiteko!

Patata-zakura joan zen baten bila eta gure patata famatua hartu zuen esanez:

- Zein panpina polita egin behar dudan!

Hurrengo goizean patata motxilan sartuta eskolara abiatu zen.

Eskolan zegoela, bi orratz sartu zizkioten begiak egiteko, azenario bat sudur moduan, plastikozko belarra ilea jartzeko eta banana bat ahotarako.

Zeinen polita gelditu zen gure patata!

Hala ere, bera negarrez zegoen zein etorkizun beltza zetorkion ikusita.

Umeak bukatu zuenean sukaldean utzi zuen panpina eta orduan gure patataren iritzia aldatu egin zen.

Gure lagunak patata frijitu izatea oso gogorra zela ikusi zuen, zeren lehenengo moztu egiten zaituzte, gero zartagian sartu eta kixkali noski!, eta azkenik jan egiten zaituzte.

Orduan bai pentsatu zuela zorte oneko patata zela!

PATATA